29/10/2025
Arrakasta handia izan du Gasteizen egin den “EL VALOR DE LO COTIDIANO: CUIDADOS QUE TRANSFORMAN EL DÍA A DÍA ” jardunaldiak
Jardunaldia Zahartzaroa erakundeak antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Vitoria-Gasteizko Udalaren, Arinduz erakundearen eta Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren (EFEO) laguntzarekin. Topaketarako eta hausnarketarako espazioa eratu zen, eguneroko zainketek adinekoen bizitza eraldatzeko duten gaitasuna aztertzeko. 🧡
Zahartzaroa erakundeko presidente eta EFEOko presidenteorde Asier Arrizabalagak inauguratu zuen ekitaldia, eta berarekin batera aritu ziren Arinduz erakundeko presidente Naomi Hudson, Osasuneko Sailburuordetzako Arreta Soziosanitarioko zuzendari Mamen Álvarez eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Kirolaren, Osasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren Saileko zinegotzi Ana López.
Jardunaldian zehar, arlo desberdinetako profesionalek parte hartu zuten: medikuntzaren, erizaintzaren, logopediaren, nutrizioaren, fisioterapiaren, psikologiaren eta farmaziaren ikuspuntutik, pazienteen ahotsarekin batera. Jardunaldi aberasgarri honek diziplinarteko lanaren eta pertsona erdigunean jartzen duen arretaren garrantzia azpimarratu zuen.
Gran éxito de la jornada “El valor de lo cotidiano: cuidados que transforman el día a día” celebrada en Vitoria-Gasteiz
La jornada, organizada por Zahartzaroa con la colaboración del Gobierno Vasco, la Diputación Foral de Álava, el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, Arinduz y el Colegio Oficial de Fisioterapeutas del País Vasco (COFPV), creó un espacio de encuentro y reflexión sobre cómo los cuidados cotidianos pueden transformar la vida de las personas mayores. 🧡
Durante la jornada participaron profesionales de diferentes ámbitos —medicina, enfermería, logopedia, nutrición, fisioterapia, psicología y farmacia— junto con la voz de los pacientes.