09/12/2021
🌟 𝗡𝗼𝗹𝗮 𝗶𝘇𝗮𝗻 𝗻𝗼𝗿𝗯𝗲𝗿𝗮𝗿𝗲𝗻 𝗹𝗮𝗴𝘂𝗻𝗮𝗸
Bideo interesgarria honakoa. Bertan azaltzen zaigu gure burua maitakorki nola tratatu berez oso ondo dakigula eta praktikatzen dugula ohikoan, baino... besteekin, ez gurekin. Azken finean, besteekiko, pertsona maiteekiko, dugun jarrera gure buruari ere aplikatzen hastea dela egin behar duguna, besterik ez. Ideia sinple eta indartsua aldi berean.
Hemen bideoaren itzulpena: 👇
Norberaren laguna izaten saiatzeak arraroa dirudi.
Hasteko, modu naturalean, lagun bat beste pertsona bat bezala irudikatzen dugulako, ez gure adimenaren parte bezala.
Baina ideia honek balio handia du, gure lagunak geure buruari gutxitan aplikatzen diogun sinpatiaz eta irudimenaz tratatzen baititugu.
Lagun bat arazotan bad**o, gure lehen sena ez da izaten lagunari esatea kakazaharra eta frakaso hutsa dela.
Lagun bat kexatzen bada esanez bikotekidea ez dela berarekin maitekorra, ez diogu esaten hori merezi duenik: lasaitu egiten dugu eta maitatua izatea merezi duela esaten diogu, eta azaltzen duen egoera horren aurrean zer egin daitekeen begiratzea komeni dela.
Adiskidetasunean, instintiboki badakigu nola erabili jakinduria eta kontsolamendu estrategiak lagunarekin, geure buruari aplikatzeari temati uko egiten diogunak.
Badira funtsezko ekintza batzuk lagun on batek egingo lituzkeenak eta gure buruarekin egin beharko genukeenerako eredu bat ematen dutenak.
Lehenik eta behin, lagun on batek zu zaren bezala onartzen zaitu. Egiten dizun edozein iradokizun zure onarpenean oinarritzen da.
Norabidea aldatzea proposatzen duenean, ez da ultimatum bat edo mehatxu bat, ez dizu esaten ez aldatzekotan utzi egingo zaituela. Lagun batek behin eta berriz esaten digu balio aski nahikoa dugula garen bezala, baina bere indarrak gureekin batu nahi ditu gure erronka bat konpontzeko, gainditzeak mesede egingo digula sentitzen duelako.
Lausengariak izan gabe, lagun onek ondo egiten ditugun gauzak kontuan hartzen dituzte. Gure indarguneak azpimarratzen dituzte.
Amorragarria da zein erraza den gure puntu positiboak bistatik galtzea arazoak agertzen direnean.
Lagun bat ez da tranpa honetan sartzen.
Zailtasunak onartzen ditu eta gogoan ditu gure bertuteak.
Lagun on bat errukiorra da; huts egiten dugunean, ulerkorra eta maitakorra da gure akatsekin.
Ez gaitu bere maitasun-zirkulutik kanpo uzten gure erokeriagatik.
Lagun onak jakinarazten digu erratzea, porrot egitea eta hanka sartzea gizakiok egiten duguna dela.
Denok atera ginen haurtzarotik zenbait izaera joerekin, gure guraso inperfektuak maneiatzen laguntzeko garatu genitunak, eta ezinbestean hartutako ohitura mental horiek huts egin arazi ahal digute zenbaitzutan gure helduaroan.
Baina ez dugu errurik, ez baigenuen apropos planeatu gu horrelakoak izatea.
Errealistak izanda, ez genuen aukera hoberik izan.
Erabaki garrantzitsuak hartzea eskatzen zaigu, atzerabiderik gabe, jokoan d**oena edo gure aukeraketen ondorioak ondo ulertu aurretik.
Itsu-itsuan erabaki garrantzitsuak hartu behar izaten ditugu maitasun edota lan-arloko gaietan.
Hiriz aldatzea erabakitzen dugu, baina ezin dugu jakin han aurrera egingo dugun.
Karrera profesional bat aukeratu behar dugu gazteak garenean, eta ez dakigu zeintzuk izango diren gure etorkizuneko beharrak.
Bikote-harreman egonkorretan, konpromisoa hartu behar dugu beste pertsona batekin, gure bizitza bereari sakonki lotzea nola izango den jakin aurretik.
Lagun onak badaki porrotak ez direla arraroak.
Bere esperientzia jartzen du abiapuntutzat, baita gizateriarena ere, porrota erreferentzia-puntutzat hartuta.
Etengabe esaten digu gure kasu zehatza bakarra izan daitekeela, baina sufrimenduaren egitura orokorra komuna dela.
Jendeak ez du noizean behin porrot egiten, mundu guztiak porrot egiten du. Baina ez gara ohartzen hala dela.
Ironikoa da, nahiz eta funtsean itxaropentsua izan, normalean hobekiago dakigula nola izan lagunik onena ezezagunekin, gure buruarekin baino.
Itxaropena honetan datza: badugula adiskidetasunerako behar diren trebetasunak.
Kontua da trebetasun hauek ez dizkiogula zuzendu, ziurrenik, gehien behar duenari, hau da, gu geuri.
The person we may find it hardest to be kind and sympathetic to is, surprisingly, ourselves. Yet being a friend to ourselves provides the only viable basis f...