06/11/2025
🗣️ Iratxe Etxenike Agifeseko psikologo eta elkarteko kideak aita galdu zuen suizidioagatik, eta egun doluan dauden pertsonei laguntzen die, bizi-esperientzia sakonetik abiatuta eta hurbiltasun handiz.
Bere hitzek gogorarazten digute ez dela beharrezkoa soluziorik izatea lagundu ahal izateko: entzutea, ondoan egotea eta konfiantza eskaintzea dira giltzarriak.
💬 Elkarrizketa honetan, Iratxek bere bizipen pertsonala partekatzen du, suizidioaren ondorengo doluaren konplexutasunaz, eta Gipuzkoan prebentzio, interbentzio eta posbentzio arloetan ditugun erronkez hausnartzen du.
Iratxe Etxenike Agifeseko psikologoa eta Biziraun elkarteko kidea da. Aita suizidioagatik galdu zuen 2020an, eta ibilbide sakona egiten ari da doluan daudenei laguntzeko.