21/09/2025
🍂Irailaren 23a: 9 urteko bidaia 🍂
Urte hauetan ikasi dut bizitzan ziurra den gauza bakarra aldaketa dela. Eta, hala ere, hemen jarraitzen dut, Bizin, zuekin 9 urte ospatzen, bizitzak eskaintzen didan garai bakoitzean onena ematen saiatuz.
Gaur, udazkena iristearekin batera, Bizik 9 urte betetzen ditu.
9 zenbakiak zikloen itxiera, uzten bilketa eta eraldaketa islatzen ditu.
Urtero, urteurren hau, udazkenarekin batera heltzen da, baina 2025 hau bereziagoa da: eklipse baten indarraz margotuta baitator… eta honek, une batez argia itzaltzen dela gogorarazten digu, barrura begiratzeko, zaharra askatzeko eta sortu beharrekoa argitzeko.
Bidaia honetan ikasi dut nire zeregina ez dela soilik landareak, produktu ekologikoak, osagarri naturalak, intzentsuak edo mineralak saltzea. Nire desiorik sakonena egunerokoari magia ematea da, egunerokotasunean bizitzaren txinpartak piztea, egunerokoan edertasuna, lasaitasuna, irrifarra eta zentzua beharrezkoak direla gogoraraztea.
Osasuna, niretzat, bidaia holistiko bat da: oreka fisikorik ez d**o arimak eta emozioek bere lekua topatzen ez badute. Eta dendan partekatzen dudan keinu, produktu eta hitz bakoitza ildo eta asmo horrekin bustia d**o.
9 urte hauetan zehar Bizin elkarrizketa magikoak, une hunkigarriak, konfidentziak, enpatia, komunitatea eta konta ezin diren gauzak 🙃 elkarbanatu dira. Eta hori da niretzat benetako altxorra: Bizira sartzen den pertsona bakoitza ez baita bezero bat soilik; partekatutako istorio baten parte ere bada.
Eta gaur hau esan nahi dizut: eskerrik asko 9 urte hauengatik, guzti honen konplize eta parte izateagatik, bertan zure arrasto magikoa uzteagatik, proiektu hau baloratzeagatik, txikitasunean handitasuna ikusteagatik eta bizitzako gauzarik onena elkarri ematen dioguna dela gogorarazteagatik… MILA ESKER!
Eta bide batez, post hau aprobetxatuko dut nire ahotsa bidegabekerien aurrean altxatzeko. Ezin bainaiz honen aurrean isilik geratu, bizi guztiek balio bera dutelako eta Palestinan gertatzen ari den genozidioa onartezina delako. Nire eta Biziren bihotza bertako biktimekin d**o💔
🍂 Ongi etorri, udazkena.
🍂 Ongi etorri, ziklo berria.
🇵🇸 Palestina libre!