02/10/2025
Ojooo
📢 Herritarrak, adi!
EZ ZAITEZ ENGAINA!
EZ ZAITZATELA ENGAINA
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) kanpaina bat abiarazi du zure osasuna babesteko eta intrusismo profesionala salatzeko.
🔎 Elkargoak egin duen azterlan batek agerian utzi du xede terapeutikoa duten eskuzko terapiak osasun-baimenik gabe eskaintzen dituzten ehunka zentro ilegal daudela Euskadin❌, eta horrek arriskuan jartzen ditu herritarrak.
👉 Hori dela eta, kanpaina honen bidez helburu hauek bete nahi ditugu:
1️⃣ Profesional faltsuen esku egotearen arriskuen berri ematea.
2️⃣ Fisioterapeuta tituludun eta elkargokideak identifikatzen irakastea.
3️⃣ Etorkizuneko ikasleei jakinaraztea masaje-, osteopatia- edo kiropraxia-prestakuntza pribatuek EZ dutela gaitasunik ematen profesional gisa aritzeko.
✅ Fisioterapeutek bakarrik dute osasun-profesional gisa halako teknikak aplikatzeko baimena.
Ekintza horren bidez, EFEOk berretsi egiten du bere konpromisoa legezkotasunaren alde, intrusismoaren aurka eta euskal herritar guztien osasunerako eskubidearen alde. 💙