01/04/2026
MARRUBI PORRIDGEA 🍓🥣
Udaberriko gosari arin hau probatu duzu?.
• Marrubiak
•Mugurdiak
•Oloa
•Ura
•Eztia
•Kanela hautsa
Kazola batean, jarri oloa eta ura irakiten 5 bat minutu. Gehitu kanela hautsa. Bitartean, marrubiak zatitu eta gehitu egosten ari den kremari. Baita mugurdiak. Utzi kozinatzen 5-8 minutu.
Bol batean jarri eta apaindu marrubi fresko, ezti eta sesamo haziekin.