06/03/2026
Kirola egin ondoren nola egin errekuperazio on bat:
Kirola egin ondoren errekuperazio on bat egitea garrantzitsua da, batez ere intentsitate altu edo iraupen luzeko kirola egin ondoren edota hurrengo entrenamendua ordu gutxitara izango badugu. Modu honetara, galdutako likidoak berreskuratu, ehunak erreparatu eta entrenamenduak emandako adaptazioak lortzeko aukera izango dugu.
Errekuperazio on bat lortzeko deskantsua eta elikadura oso garrantzitsuak dira. Hona hemen 4 aspektu garrantzitsu:
👉1.Galdutako likidoak eta elektrolitoak berreskuratu. Beharrak kirol maila, eguraldia, intentsitatea...bezalako faktore ezberdinen arabera baldintzaturik egongo da. Orokorrean, kirol ondorengo 4 orduetan galdutako likidoaren %150 berreskuratzea izango da gomendioa. Horretarako, ura, edari isotonikoak, esnea edota irabiakiak hartu ditzakezu.
👉2.Glukogeno biltegiak berriz ere bete. Karbohidratoetan aberatsak diren elikag*iak kontsumitzeak glukogeno biltegiak azkarrago betetzen laguntzen du. Azkar errekuperatzea interesatzen bazaizu, orokorrean, 1,2g/kg kh kontsumitzea izango da gomendioa. Fruta, arroza, ogia, zerealak... Kontsumitu ditzakezu.
👉3.Ehunen erreparazioa eta giharraren sintesia. Proteína kantitate egokiak kontsumitu 0,3-0,50 g/kg. Gazta fresko irabiatua, oilaskoa, whey proteína, arrautzak...
Antioxidatzaile aberatsak diren elikag*iak kontsumitu (fruitu gorriak, laranja...)
👉4. Deskantsua:osasunerako eta errendimendua hobetzeko beharrezkoak dira. Nahikoa ez badugu deskantsatzen, errekuperazioa ez da egokia izango.