24/03/2026
🏃♀️🏃♂️ Euskararen alde, pauso bakoitza garrantzitsua da!
Atzo, emozioz bete genituen Tolosako kaleak. 24. Korrika herritik igaro zen eta Asuncion Klinikako langileok harrotasun handiz eraman genuen lekukoa Martin Jose Iraola hiribidetik Berazubira.
Eskerrik asko korrika egin zenuten guztioi eta bidean animatzera hurbildu zinetenoi. Gure konpromisoa osasunarekin bezala, euskararekin ere bada. Elkarrekin, euskarari bultzada ematen! 🌀✨