24/04/2026
Prestakuntza-saioetan, haurrek eta nerabeek pornografia-kontsumoaren inguruan bizi dituzten fenomeno berriak aztertu eta ulertu dira, baita horrek guztiak haien garapen-eremuetan nola eragiten duen ere. Horretarako, komunikazio egokia landu da eta esku-hartze, prebentzio eta erreparazio lerroen inguruko hausnarketa egin da. Ikuspegi honen helburua adingabeen sexualitate-ikuspegia eraldatzea da, ikasitako menderatze-eredu batetik harreman etiko eta berdintasunezkoetara igaroz. Hiri Hezitzaile Taldeak eduki horietan sakondu ahal izan du, KHPko haur eta nerabeei gizarte- eta hezkuntza-ekintzen bidez laguntzeko. Prestakuntza Gasteizko Sexologia Zentroko, Emaize, Raúl Marcos Estradak (psikologoa eta sexologian aditua) egin du.
https://www.irsearaba.eus/439687349066/