Ekimen Osasun eta Mugimendu Zentroa

Ekimen Osasun eta Mugimendu Zentroa "¡BIENVENIDOS/AS A EKIMEN OSASUN ETA MUGIMENDU ZENTROA! Ese espacio donde te ayudaran a hacer realidad ese sueño del bienestar individual.

Gure zentrotik bihotz-bihotzez eskertu nahi dizuegu urte honetan gure ondoan egotea, erakutsitako konfiantza eta zuen os...
31/12/2025

Gure zentrotik bihotz-bihotzez eskertu nahi dizuegu urte honetan gure ondoan egotea, erakutsitako konfiantza eta zuen osasunaren zein ongizatearen bidean laguntzen utzi diguzuen guztia.

2025a gorabeheratsua izan da, eta zuek ere gurekin batera egokitu behar izan zarete.

Sentitzen dugu olatu honetan zipriztindu izana, baina ziur egon ahalik eta ondoen eramaten saiatu garela.

2026a etor dadila ongizatez, osasunez eta kontzientzaz beteta.

Pozik eta eskertuta gaude bidaia honetan zuekin jarraitzeaz, eta gure zerbitzurik onena eta gertutasun goxoena eskaintzen jarraituko dugu.

Maitasun osoz, 💛

Datozen hilabeteek energia, oreka eta autozaintza ekar diezazkizuetela, eta elkarrekin hazten jarrai dezagun ikuspegi in...
23/12/2025

Datozen hilabeteek energia, oreka eta autozaintza ekar diezazkizuetela, eta elkarrekin hazten jarrai dezagun ikuspegi integratzaile batetik.

Urtea ondo bukatu eta indarrez hasteko gomendio integratzaileak partekatzen ditugu zuekin!

Ondo pasa gabonak!

19/12/2025

🎄 GABON ZORIONTSUAK! 🎄

Ekimen Osasun eta Mugimendu Zentroak gure erabiltzaile, lagun eta komunitate osoari Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu!

📆 Gogoratu: Gabonetako bi asteetan zehar klaseak geldirik egongo dira atseden hartu, indarrak berritu eta gure zerbitzuak hobetzeko ideiak lantzeko.

🤲 Hala ere, gure beste zerbitzu guztiak martxan izango dira:
• Fisioterapia eta osteopatia
• PNI klinikoa
• Psikologia
Beraz, zain gaituzu, osasuna eta ongizatea etenik gabe zaindu ahal izateko.

🎁 BIDEO BEREZIA:
Olentzero eta Mari Domingi Zarautzera hurbildu dira, herritarroi opariak banatzera... eta Ekimeneko lagun bati ere osasuna bermatzeko opari-bono bat utzi diote etxean! ✨

Zure etxera ere horrelako bat iristea nahiko zenuke?

(*IArekin sortutako irudiak)

Eskerrik asko gurekin urte osoan zehar eman duzuen konfiantzagatik.

Besarkada handi bat Ekimeneko talde osoaren partez!

Maiz lesionatzen zara arrazoi argirik gabe?Zuntz-hausturak, kontrakturak, gainkargak… Batzuetan arazoa ez d**o egin zenu...
11/12/2025

Maiz lesionatzen zara arrazoi argirik gabe?

Zuntz-hausturak, kontrakturak, gainkargak… Batzuetan arazoa ez d**o egin zenuen mugimenduan bakarrik, baizik eta zure gorputzak lehenagotik zekarren zama guztian.

Karusel honetan azalduko dizugu lesio muskularra izateko arriskua handitzen duten arrazoi nagusiak: gehiegizko esfortzua, estresa, inflamazioa, elikadura-gabeziak, atseden txarra…

Eta garrantzitsuena...
👉 EKIMENen nola lagundu diezazukegun, ikuspegi integratzaile batekin, tokian tokikotik harago doana.

Ez bazara behar bezala sendatzen edo behin eta berriz lesionatzen bazara, ez utzi pasatzen.
Etorri EKIMENera eta zaindu zure osasun muskularra erroretik.

04/12/2025

¿𝗠𝗶𝗻𝗮 𝗲𝘇 𝗱𝗮 𝗷𝗮𝗶𝘀𝘁𝗲𝗻? Punzio lehorra eta neuromodulazio perkutaneoa: beldurrik gabe berriz mugitzen hasteko bi tresna indartsu dira; mina arindu, mugimendua askatu eta kontrol muskularra hobetu dezakete.

𝗭𝗲𝗿 𝗲𝗴𝗶𝘁𝗲𝗻 𝗱𝘂𝗴𝘂?
Jostorratz finak erabiltzen ditugu muskulu, faszia edo nerbioraino iristeko eta mina itzaltzeko, kontrol motorea hobetzeko eta funtzioa berreskuratzeko.

𝗣𝘂𝗻𝘇𝗶𝗼 𝗹𝗲𝗵𝗼𝗿𝗿𝗮

• Puntu eragileak (trigger-ak) eta banda tenkatuak desaktibatzen ditu
• Min miofasziala azkar arintzen du (batzuetan punzioaren ondoko molestia gera daiteke)
• Oso egokia: zerbikalgia, sorbaldako mina, gerri-mina (lumbalgia), bikiak/“txahalak” kargatuta…

𝗡𝗲𝘂𝗿𝗼𝗺𝗼𝗱𝘂𝗹𝗮𝘇𝗶𝗼 𝗽𝗲𝗿𝗸𝘂𝘁𝗮𝗻𝗲𝗼𝗮

• Estimulu elektrikoa orratzaren bidez
• Nerbioa modulatu eta uzkurdura “birprogramatzen” laguntzen du
• Lagungarria: ziatalgia, inhibizioarekin doazen tendinopatiak, belauneko mina, multifidoen kontrola, zuntz-hausturak, bihurridurak (esguinceak)…

𝗡𝗮𝗯𝗮𝗿𝗶𝘁𝘂𝗸𝗼 𝗱𝗶𝘁𝘂𝘇𝘂𝗻 𝗼𝗻𝘂𝗿𝗮𝗸

✅ Min eta zurruntasun gutxiago
✅ Indar eta kontrol handiagoa
✅ Mugimendu-tarte hobeak
✅ Berreskurapen azkarragoa gidatutako ariketekin konbinatuta

Mina muskular iraunkorra baduzu, “korapilo” sentsazioa, inurridurak edo muskulu batek huts egiten badizu aktibatzean… baliteke honek laguntzea.

Ez zaitez minarekin konformatu. Egin zure hitzordua eta hasi gaur bertan berreskurapen plan aktiboa.

𝗢𝗵𝗮𝗿𝗿𝗮: pertsona guztiak ez dira hautagai. Zure kasua ebaluatuko dugu eta aukera eta alternatibak azalduko dizkizugu.

Gose jarraia, jateko antsietatea edo asetzeko zailtasuna sentitzen duzu?Baliteke emozioekin lotutako gosea izatea baina ...
26/11/2025

Gose jarraia, jateko antsietatea edo asetzeko zailtasuna sentitzen duzu?

Baliteke emozioekin lotutako gosea izatea baina agian arraozi fisiologikoa ere izan daiteke: leptinarekiko erresistentzia

➡️Ezagutu zer den eta nola lagundu diezazukegun PNItik (Psikoneuroinmunologiatik).

Zer da leptina?
Gantz-ehunak sortzen duen hormona bat da.
Bere funtzioa: garunari jakinaraztea energia nahikoa d**oela → “asetuta gaude”.

Zer gertatzen da leptinarekiko erresistentzia d**oenean?
Garunak seinale hori entzuteari uzten dio.
Leptina-maila altua izan arren, gorputzak gosea duen bezala jokatzen du.

🔁 Gose handiagoa, energia-gastua txikiagoa → gantz gehiago → leptina gehiago → erresistentzia handiagoa…

Eta jateko antsietatea?
• Gehitu egiten dira desira bizia duten elikagaiak, batez ere gozoak eta ultraprozesatuak.
• Neurotransmisoreak (dopamina, serotonina...) orekaz kanpo geratzen dira.
• Jan arren, ez d**o asetasunik → konpultsibotasun handiagoa eta ondoez emozionala.

Nola laguntzen du PNI-k?
Arazoari ikuspegi oso batekin heltzen dio, ez dieta hutsez:

• Elikadura antiinflamatorioa
• Erritmo zirkadianoak eta otordu-ordutegiak
• Lo osasungarria eta berreskuratzailea
• Estresaren eta HPA ardatzaren kudeaketa
• Egokitutako ariketa fisikoa
• Laguntza emozionala eta jarraipena

🎯 Helburua:
Leptinarekiko sentikortasuna eta gorputzaren eta buruaren arteko konexioa berreskuratzea, goseak eta asetasunak berriz zentzua izan dezaten.

📍 EKIMEN Zentroan, barrutik hasita, oreka berreskuratzen laguntzen dizugu ikuspegi integratiboarekin.

20/11/2025

Arnasketa zure gorputza eraldatzeko tresna da.

Arnasa ez da soilik oxigenoa ematea: aktibatu, lasaitu, egonkortu eta berreskuratu dezake.

Hona hemen nola erabili, zure helburuaren arabera:

➊ Arnasa, luzatzeko eta mugikortasuna hobetzeko
📌 Arnasketa diafragmatikoa + airea poliki kanporatzea.
✅ Muskulu eta fasziaren tentsioa askatzen du.
Erabili luzaketetan, yogan edo pilates saioetan.

➋ Arnasa, indarrarekin entrenatzeko
📌 Arnasa hartu mugimendua prestatzeko, bota ahaleginean.
✅ Abdomena aktibatzen du, bizkarra eta pelbis-zoru babesten ditu.
Egokia da sentadiletan, bultzadetan edo pisuak jasotzerakoan.

➌ Arnasa, haurdunaldian eta erditu ondoren
📌 Saihetsak zabaltzen dituen arnasketa + kanporatze aktiboa.
✅ Barne-presioa kudeatzen du eta abdominala berreskuratzen laguntzen du.
Funtzio-ariketetan eta hipopresiboetan ezin hobea.

EKIMENen, arnasketa tresna terapeutiko gisa lantzen dugu.

Hobetu mugimendua, egonkortasuna eta zure gorputzarekiko konexioa.

Ikasi ondo arnasten.
Guk erakutsiko dizugu.

📍Ekimen Osasun eta Mugimendu Zentroa
Bañeru kalea 1, behea
20800 Zarautz (Gipuzkoa)
info@ekimenzentroa.com

Ba al zenekien zure fasziak memoria duela?Ez da gorputzaren “bilgarria” bakarrik.Fasziak dena konektatzen du: muskuluak,...
13/11/2025

Ba al zenekien zure fasziak memoria duela?

Ez da gorputzaren “bilgarria” bakarrik.
Fasziak dena konektatzen du: muskuluak, organoak, nerbioak...
Eta gogoratzen du bizi izan duzuna: postura txarrak, kolpeak, estresa, orbainak…

Zer gertatzen zaio tentsio edo hantura d**oenean?

• Gogortzen da eta mugikortasuna galtzen du
• “Aztarnak” gordetzen ditu → mina beti leku berean agertzen ez denean
• Nerbio-sistema aktibatu dezake, lesiorik gabe ere

EKIMENen faszia ikuspegi integratibo batetik lantzen dugu:

• Eskuzko faszia-liberazioa
• Diatermia eta bentosak
• Pilates terapeutikoa eta mugimendu kontzientea
• PNI: elikadura, estresa eta emozioek ere eragiten diote

Zure gorputzak memoria du... baina askatasuna berreskura dezake.
Etorri EKIMENera eta askatasun hori berreskuratzen lagunduko dizugu.

📍Ekimen Osasun eta Mugimendu Zentroa
Bañeru kalea 1, behea
20800 Zarautz (Gipuzkoa)
info@ekimenzentroa.com

Diatermia sakona: teknologia ez-inbaditzailea zure aldeEKIMENen Biotronic / ABD Modular sistema erabiltzen dugu: ez-inba...
05/11/2025

Diatermia sakona: teknologia ez-inbaditzailea zure alde

EKIMENen Biotronic / ABD Modular sistema erabiltzen dugu: ez-inbaditzailea, segurua eta sakonekoa da. Beroa barnean sortzen du, azaleko ehunak kaltetu gabe.

Zertarako balio du?

• Zirkulazioa eta oxigenazioa hobetzen ditu
• Hantura eta mina arintzen laguntzen du
• Muskulu, tendoi eta orbainen birsorkuntza sustatzen du
• Ehuna lasaitzen du terapia manualaren aurretik

Egokia da:
• Lesio larriak eta kronikoentzat
• Kontrakturak eta trigger point-ak
• Errehabilitazio postkirurgikorako
• Faszitis, tendinitis, lunbalgia...

Etorri EKIMENera eta ezagutu zure errekuperazioa azkartzeko aparatu ez-inbaditzaile eta aurreratu hau.

📍Ekimen Osasun eta Mugimendu Zentroa
Bañeru kalea 1, behea
20800 Zarautz (Gipuzkoa)
info@ekimenzentroa.com

Mina sentitzen duzu baina ez dakizu nondik datorren?Baliteke mina sumatzen duzun tokian ez egotea jatorria.👉 Agian "𝗽𝘂𝗻𝘁...
30/10/2025

Mina sentitzen duzu baina ez dakizu nondik datorren?

Baliteke mina sumatzen duzun tokian ez egotea jatorria.
👉 Agian "𝗽𝘂𝗻𝘁𝗼𝘀 𝗴𝗮𝘁𝗶𝗹𝗹𝗼" edo trigger puntuko gogaikarriak dira errudunak.

𝗭𝗲𝗿 𝗱𝗶𝗿𝗮?
Tentsio handiko gihar-zuntzetan dauden eremu oso sentikorrak dira.
Sakatzean, tokian bertan eta distantzian mina eragiten dute.

𝗡𝗼𝗿𝗺𝗮𝗹𝗲𝗮𝗻 𝗵𝗮𝘂𝗲𝗻𝗴𝗮𝘁𝗶𝗸 𝘀𝗼𝗿𝘁𝘇𝗲𝗻 𝗱𝗶𝗿𝗮:
• Gehiegizko karga
• Jarrera txarra
• Estresa
• Atseden faltak
• Mugimendu ez funtzionalak
• Jatorri neurala (biszerekin erlazionatuak)
• Fisiologikoa

𝗔𝗱𝗶𝗯𝗶𝗱𝗲 𝗼𝗵𝗶𝗸𝗼𝗲𝗻𝗮𝗸:
• Trapetzio goikoa → tenkatze-mina buruan eta sienean
• Esternokleidomastoideoa (lepoa) → mina bekainetan, kopetan, eta batzuetan zorabioak
• Gluteo ertaina → mina aldakan eta hankaren alboan → batzuetan ziatika bezala sentitua
• Soleoa (hankaren atzekaldea) → mina orpoan edo oinaren azpian → faszitis modura

Mina beste leku batera “saltatzen” bada, arazoa ez da agertzen den tokian, baizik eta gihar batean ezkutatuta egon daiteke.

𝗘𝗞𝗜𝗠𝗘𝗡𝗲𝗻, 𝗽𝘂𝗻𝘁𝘂𝗮𝗸 𝗹𝗮𝗻𝘁𝘇𝗲𝗻 𝗱𝗶𝘁𝘂𝗴𝘂:
• Askapen miofaszialarekin
• Teknika inbasiboak (puntzio lehorra, neuromodulazioa)
• Ariketa leun eta arnasketa teknikekin

Mina ez bada konstantea eta "mugitzen" bada... jatorria bilatzen lagunduko dizugu.

Zer dira "ondas de choque"?Tratamendu ez-inbaditzaile bat da, uhin akustikoak erabiliz ehunetan eragiteko.Ez du ebakuntz...
22/10/2025

Zer dira "ondas de choque"?

Tratamendu ez-inbaditzaile bat da, uhin akustikoak erabiliz ehunetan eragiteko.
Ez du ebakuntza, ezta sendagaien beharrik ere.

3 eragin nagusi:
• Mekanikoa: mikrokalteak sortu → gorputzaren sendatze-erantzuna aktibatu
• Biologikoa: odol-fluxua eta metabolismoa hobetu
• Neuromodulatzailea: mina arindu, endorfinak askatuz

Zertarako erabiltzen da fisioterapian?

• Tendinitis (sorbalda, akiles, belauneko "tendinitis rotulianoa", tennis besoa...)
• Faszitisa (faszitis plantarra kasu)
• Orbain gogorrak eta itsatsiak
• Kalkifikazioak (tendinitis kalkifikatua)
• Min kronikoak (bizkarrean, lepoan, trigger point…)
• Hezur-arazoak (fraktura berantiarrak, pseudoartrosia…)

Zure gorputzak sendatzeko gaitasuna du.

"Ondas de choque" teknologiarekin, aktibatzen laguntzen diogu.

📍 Galdetu EKIMENen eta baloratu zure kasua.

🥴 Arazo digestiboak dituzu eta ez dakizu zergatik den?Sabelaldeko mina, hantura, gasak, digestio astunak, errefluxu arin...
15/10/2025

🥴 Arazo digestiboak dituzu eta ez dakizu zergatik den?

Sabelaldeko mina, hantura, gasak, digestio astunak, errefluxu arina...
Batzuetan sintomak ez dira gaixotasun baten ondorio zuzena, baizik eta funtzionamendu-arazo bat, eta hori landu daiteke.

EKIMENen ikuspegi integratibotik lantzen ditugu arazo digestiboak:

• Terapia manuala (diafragma, biszerak, fasziak)
• Arnasketa eta nerbio-sistemaren erregulazioa
• Heste–garun ardatzaren oreka
• Estresa, ohiturak, pelbis-zorua eta erritmo digestiboa

Noiz lagun zaitzake gure ikuspegiak? Adib.

• Heste suminkorraren sindromea (SII)
• Errefluxu arina
• Dispepsia funtzionala (digestio astuna)
• Idorreria kronikoa
• Kirurgia ondoko sabel-mina
• Hesteetako hantura (Crohn, kolitis ultzerosoa – tratamendu medikoaren osagarri)
• Mugikortasunean eta digestioan eragiten duten orbain itsatsiak

🎯 Helburua:
Zure bizi-kalitatea barrutik hobetzea, zure gorputzak behar duena ulertuz eta digestioa errazago eginez.

Etor zaitez EKIMENera edo galdetu lasai, zure digestioa ez badabil ondo eta inork ez badizu erantzun argirik ematen.

📍Ekimen Osasun eta Mugimendu Zentroa
Bañeru kalea 1, behea
20800 Zarautz (Gipuzkoa)
info@ekimenzentroa.com

Dirección

Calle Bañeru 1 Bajo
Zarauz
20800

Horario de Apertura

Lunes 09:00 - 13:00
16:30 - 20:00
Martes 09:00 - 13:00
16:30 - 20:00
Miércoles 09:00 - 13:00
16:30 - 20:00
Jueves 09:00 - 13:00
16:30 - 20:00
Viernes 09:00 - 14:00

Teléfono

+34943532012

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Ekimen Osasun eta Mugimendu Zentroa publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto El Consultorio

Enviar un mensaje a Ekimen Osasun eta Mugimendu Zentroa:

Compartir

Share on Facebook Share on Twitter Share on LinkedIn
Share on Pinterest Share on Reddit Share via Email
Share on WhatsApp Share on Instagram Share on Telegram

Categoría