Ekimen Zentroa

Ekimen Zentroa "¡BIENVENIDOS/AS A EKIMEN ZENTROA! Ese espacio donde te ayudaran a hacer realidad ese sueño del bienestar individual.

15/04/2026

𝗭𝗲𝗿𝗴𝗮𝘁𝗶𝗸 𝗱𝗮 𝗴𝗮𝗿𝗿𝗮𝗻𝘁𝘇𝗶𝘁𝘀𝘂𝗮 𝗲𝘀𝗸𝗮𝗽𝘂𝗹𝗮𝗿𝗲𝗻 𝗲𝗴𝗼𝗻𝗸𝗼𝗿𝘁𝗮𝘀𝘂𝗻𝗮 𝗹𝗮𝗻𝘁𝘇𝗲𝗮?

Eskapula sorbaldaren 𝗼𝗶𝗻𝗮𝗿𝗿𝗶𝗮 da.
Ondo ez badabil… sorbalda osoak ordaintzen du.

𝗭𝗲𝗿 𝗹𝗼𝗿𝘁𝘇𝗲𝗻 𝗱𝘂𝘇𝘂?
• Lesioak prebenitu (tendinitisa, inpingement-a…)
• Mina murriztu
• Indarra eta errendimendua hobetu
• Postura zuzendu (ordenagailu aurrean bazaude, are gehiago!)

𝗚𝗼𝗴𝗼𝗿𝗮𝘁𝘂:
Ez da bakarrik indarra 💪
𝗞𝗼𝗻𝘁𝗿𝗼𝗹𝗮 + 𝗸𝗼𝗼𝗿𝗱𝗶𝗻𝗮𝘇𝗶𝗼𝗮 + 𝗺𝘂𝗴𝗶𝗺𝗲𝗻𝗱𝘂𝗮𝗿𝗲𝗻 𝗸𝗮𝗹𝗶𝘁𝗮𝘁𝗲𝗮 dira benetako gakoa.

𝗙𝗶𝘀𝗶𝗼-𝗼𝘀𝘁𝗲𝗼𝗽𝗮𝘁𝗶𝗮𝘁𝗶𝗸 𝗯𝗮𝗱𝗮𝗸𝗶𝗴𝘂:
gorputzak 𝗸𝗮𝘁𝗲 𝗺𝗼𝗱𝘂𝗮𝗻 funtzionatzen du.
Eskapulak huts egiten badu, beste egiturek konpentsatzen dute… eta hor hasten dira arazoak.

𝗔𝗸𝘁𝗶𝗯𝗮𝘁𝘂. 𝗞𝗼𝗻𝘁𝗿𝗼𝗹𝗮𝘁𝘂. 𝗠𝘂𝗴𝗶𝘁𝘂 𝗼𝗻𝗱𝗼.

18/03/2026

Lepoko goiko aldean (subokzipitaletan) tentsioa pilatzen denean, buruko mina, zorabioa edota lepoko zurruntasuna ager daitezke. Inhibizio subokzipitala teknika eraginkorra da muskulu horiek erlaxatzeko eta mugikortasuna hobetzeko.

Zein onura ditu?
* Lepoko tentsioa murrizten du
* Buruko min tensionala arintzen laguntzen du
* Lepoaren mugikortasuna hobetzen du
* Nerbio-sistema erregulatzen laguntzen du

Nola aplikatu daiteke?

1️⃣ Eskuzko terapia (hatz bidezko inhibizioa) Fisioterapeutak hatzekin presio leuna eta zehatza egiten du muskulu subokzipitaletan, erlaxazioa eta tentsioaren askapena lortzeko.

2️⃣ Inybi aparatua erabilita ()
Tresna ergonomiko batekin presio kontrolatua aplikatzen da, muskuluen inhibizioa errazteko eta tratamendua eraginkorrago egiteko.

3️⃣ Miofaszialeko pelota txikiak erabilita
Autoterapia aukera bikaina. Pareta edo lurrean pelota txiki batekin presioa aplikatuz, muskuluak askatzen laguntzen du.

Tip profesionala: Ariketa hauek modu gustoko presio batekin egin eta arnasketa sakonarekin konbinatu, erlaxazioa handitzeko.

EKIMENen, teknika hauek ikuspegi integratiboan erabiltzen ditugu mina arintzeko eta gorputzaren oreka berreskuratzeko.

11/03/2026
11/03/2026

Digestioa hobetzen laguntzeko ariketak.

EKIMENen 6 ariketa erraz partekatzen ditugu, digestioa aktibatzen eta sabelaldeko mugimendua hobetzen laguntzeko.

➡️ Ariketa bakoitza: 7 errepikapen
➡️ Bi aldeko ariketetan: 7 errepikapen alde bakoitzean

Mugitu poliki, arnasketa zainduz eta zure gorputza entzunez.

Ariketa hauek lagungarriak izan daitezke:
* digestioa aktibatzeko
* hantura arintzeko
* sabelaldeko mugikortasuna hobetzeko

EKIMENen osasuna ikuspegi integratibotik lantzen dugu.

Mugimendua DigestioOsasuntsua

💜 Martxoak 8 · Emakumeen Nazioarteko EgunaGure zentroan zerbait berezia gertatzen da egunero.Indarra, zaintza eta ongiza...
08/03/2026

💜 Martxoak 8 · Emakumeen Nazioarteko Eguna

Gure zentroan zerbait berezia gertatzen da egunero.
Indarra, zaintza eta ongizatea elkartzen dira espazio berean.

🌻 Zentro hau emakume batek sortua da.
🌻 Bertan lan egiten dugun gehienekoa emakumeak gara eta ez direnak emakumea errespetatzen dute eta indartsu ikusten dute
🌻 Eta gurekin konfiantza jartzen duten pertsona asko ere emakumeak dira.

Sinesten dugu emakumearen energian,
bere gorputzaren indarrean,
eta ongizatea eraikitzeko duen gaitasunean.

Gaur, Martxoaren 8 honetan,
gogoratzen dugu zenbat lortu dugun…
eta zenbat dugun oraindik eraikitzeko.

Elkarrekin mugitzen gara.
Elkarrekin sendatzen gara.
Elkarrekin indartzen gara.

05/03/2026

🪑 Nola eseri modu egokian? Eta zergatik da hain garrantzitsua?

Eserita denbora asko pasatzen dugu: lanean, ikasten, gidatzen edo atseden hartzen. Horregatik, postura egokia izatea funtsezkoa da gure osasunerako eta baita kirola edo jarduera fisikoa egiteko garaian ere.

Eserita egoteko oinarrizko jarraibideak:

- Oinak lurrean ondo pausatuta.

- Belaunak gutxi gorabehera aldaken parean edo pixka bat beherago (aktibitatea egitean, kasuak kasu)

- Bizkarra zuzen (indar ariketak egitean muskulatura aktibo), aulkiko bizkarraren kontra aukera badegu.

- Sorbaldak erlaxatuta, aurrera erori gabe.

- Kokotza goraka eraman gabe, kraneoa zerbikalarekiko posizio neutroan.

💡 Zergatik da garrantzitsua?

✔️ Bizkarreko eta lepoko minak prebenitzen ditu
✔️ Arnasketa eta odol-zirkulazioa hobetzen ditu
✔️ Muskulatura aktibo eta orekatuta mantentzen laguntzen du
✔️ Kirol errendimenduan eragina du, postura txarrak mugimendu ereduetan eragina duelako.

⚠️ Gogoratu: postura egokia izateaz gain, mugitu ere egin behar da. 30-60 minuturo altxatzea eta pixka bat ibiltzea oso gomendagarria da.

Zure gorputzak eskertuko du!

26/02/2026

Plantxa egiterakoan kontuan hartu beharrekoa.

Core-a indartzeko ariketa erraza dirudi… baina emaitzak lortzeko, teknika da gakoa.
Gorputzaren jarrera, arnasketa eta aktibazioa ondo zaintzea funtsezkoa da lesioak saihestu eta indarra modu eraginkorrean lantzeko.

Ikusi gure bideoa eta erreparatu ematen ditugun aholku eta tekniketan, plantxa zuzen egiteko.

Animatu eta gehitu plantxa zure eguneroko errutinara!

Hasi segundo gutxirekin, izan konstantea, eta pixkanaka nabarituko duzu zure core-a gero eta sendoago dagoela.

Min kronikoa: normaltzat hartu… ala birpentsatu?Askotan egunerokoaren parte bihurtzen da.“Beti hor egon da” pentsatzera ...
20/02/2026

Min kronikoa: normaltzat hartu… ala birpentsatu?

Askotan egunerokoaren parte bihurtzen da.
“Beti hor egon da” pentsatzera ohitzen gara… baina horrek ez du esan nahi normala denik.

Min kronikoa ez da ehunetan bakarrik gertatzen.
Badira beste faktore batzuk ere:

• Nerbio-sistemaren sentsibilizazioa
• Mugimenduarekiko beldurra
• Karga metatuak
• Estresa eta lo faltak

Eta bai… fisiologia, anatomia eta biomekanika ulertzea gustatzen zaigu.
Ulertzea delako lehen pausoa.

Askotan posible da berrantolaketa bat egitea:
mina beste modu batean ulertu,
eta gorputzari mezu seguruagoak bidaltzea.

EKIMENen lagun zaitzakegu:
- Fisioterapia
- PNI klinikoa
- Ariketa terapeutikoa

Ez da azkarra, baina bai posiblea.
Minak ez du zure erritmoa markatu behar.

11/02/2026

Ziatikak deserosotasuna edota berarekin lotutako minak ematen dizkizu?

Hona hemen Ekimen Zentroan gomendatutako ariketa pare bat, mina arintzeko eta hobeto sentitzeko.
Mugikortasuna landu. Arnasa hartu. Zaindu zaitez.

👉 Gorde bideoa eta egin gero lasai.
📲 Jarraitu gaitzazu aholku gehiago jasotzeko.

Eskailerak jaistean mina ematen dizu?Ez zaude bakarrik. Eskailerak jaisten belaunean mina sentitzea oso ohikoa da, baina...
05/02/2026

Eskailerak jaistean mina ematen dizu?

Ez zaude bakarrik. Eskailerak jaisten belaunean mina sentitzea oso ohikoa da, baina ez da kasualitatea. Askotan, belauna mezu bat bidaltzen ari zaigu.

Zer gerta daiteke belaun horretan?

Karga handia jasaten du belaunak jaitsieran, kontrol exzentrikoa behar duelako

Indar-desorekak aldakan, izterrean edo orkatilan

Oinen euskarri edo biomekanika desegokia

Mugimendu-eredu okerrak egunerokoan edo kirolean

Sistema nerbiosoaren sentsibilizazioa

Estresa, nekea edo berreskurapen falta

Askotan, mina ez da belaunean bertan sortzen, baina han agertzen da eta besteetan, bertan lesio bat edo konbinaketa bat aurki dezakegu.

Zertan lagun dezakegu gure zentroan?

✔️ Balorazio zehatza eta pertsonalizatua (mediku informeak badaude, hauek ere interpretatzen ditugu anamnesia egiterako orduan)
✔️ Mugimenduaren eta kargaren analisia
✔️ Mina eta funtzioa lantzea, ez sintoma bakarrik
✔️ Fisioterapia, ariketa terapeutikoa, entrenamendu funtzionala eta pilates terapeutikoa
✔️ Beharrezkoa bada, beste diziplina batzuekin ikuspegi multidiziplinarra

⏳ Ez itxaron mina ohitura bihurtu arte.
Bizi kalitatea behar luke gure lehentasun.

Dirección

Calle Bañeru 1 Bajo
Zarauz
20800

Horario de Apertura

Lunes 09:00 - 13:00
16:30 - 20:00
Martes 09:00 - 13:00
16:30 - 20:00
Miércoles 09:00 - 13:00
16:30 - 20:00
Jueves 09:00 - 13:00
16:30 - 20:00
Viernes 09:00 - 14:00

Teléfono

+34943532012

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Ekimen Zentroa publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto El Consultorio

Enviar un mensaje a Ekimen Zentroa:

Compartir

Categoría